2017(e)ko abuztuaren 16(a), asteazkena

MUSIKOGRAMAK

Wix orrialde honetan, mailaz maila ikasturtean zehar lantzen joango garen hainbat MUSIKOGRAMA biltzen joango gara

MUSIKOGRAMEN WIX ORRIA

2017(e)ko uztailaren 13(a), osteguna

PAPER PERKUSIOA

Paper soil batekin erritmoa modu dibertigarrian landu daiteke. Ikusi nola:

 FREYLEC 1 PAPER-PERKUSIOA

ESKELETOEN DANTZA

Pieza hau egokia izan daiteke adin ezberdineko ikasleekin egiteko. Alde batetik, txirularekin jo ahal izateko partitura daukagu. Eta, bestetik, txinatar makiltxoekin perkusioa egin daiteke

Azalpenak: hiru kolpe lurrean, hiru aulkian, hiru magalean eta hiru makila makilaren kontra. Azkenik, norberak bere makilak elkarren kontra jo eta eskubiko lagunaren makilari eman, (sekuentzia hori 3 aldiz), ondoren norberak bere makilak elkarren kontra jo eta berdin ezkerreko lagunaren makilari (sekuentzia beste hiru aldiz).


Eskeletoak



YOUR TRIBE SPEAKS ENGLISH-GORPUTZ ADIERAZPENA

Gorputz perkusioak eskaintzen dituen aukeren adibide dugu gaurko bideoa. Ea gustatzen zaizuen.

 GORPUTZ PERKUSIOA

GORPUTZ PERKUSIOA PATTERNS FOR WALTZ No.2 (Shostakovich)

Jarrai dezagun gorputz perkusioa lantzen...

Lehenik eta behin, ikasi egin behar ditugu eskema erritmikoak

 GORPUTZ PERKUSIOA



Behin ongi dakigunean, musika sartuko diogu.

 GORPUTZ PERKUSIOA MUSIKAZ

POLIRRITMIA

Gorputz perkusioa polirritmia lantzeko. Primerakoa!

 POLIRRITMIA

MUSIKOGRAMAK

Wix orrialde honetan, mailaz maila ikasturtean zehar lantzen joango garen hainbat MUSIKOGRAMA biltzen joango gara